jueves, 21 de marzo de 2013

INKESTA

Kaixo politak!

Hona heman inkesta betetzeko erabili behar duzuen helbidea. Itxura denez nahiko luzea da baina ez duzue idatzi behar, erantzuna aukeratu behar omen duzue bakarrik.

Ea nola konpontzen garen! Mila esker zuen laguntzagatik!!!!!!!!!!!!!

http://www.encuestafacil.com/RespWeb/Cuestionarios.aspx?EID=1449255&MSJ=NO#Inicio

martes, 15 de enero de 2013

LANDAREAK


MIRAMONGO ZIENTZIA JARDUNALDIAK

Kaixo!

Hona hemen gelako ikaskide batzuek emandako azalpenak gelan egindako jarduerak direla eta. Gogora ezazue azaroan gure lagunek parte hartu zutela Miramongo zientzia jardunaldi batzuetan eta bertan azaldu zutela gelan buruturiko hainbat ekintza. Lotura klikatu eta disfrutatu!

Zuen gustokoa izatea espero dut!

miércoles, 28 de diciembre de 2011

HAURTZAROTIK NERABEZARORA

Gelan gaia lantzen ari gara eta bideo batzuk ikusi ditugu. Elkarrekin ikusi nahi badituzue, hemen dituzue. Bost bideo labur dira









miércoles, 14 de diciembre de 2011

Animalia bitxia lizunean ezkutua

Lehengo egunean inguruneko orduan mikroskopioan garbantzu bati atera zitzaion lizuna ikusten ari ginen eta bapatean animaliatxo bat aurkitu genuen. Hona hemen mikroskopioarekin grabatutako bideo hau. Ez da oso ondo ikusten baina ikusi egiten da.


martes, 13 de diciembre de 2011

klonazioa

Zalantzarik ez dago.1997an urteko animalia aukeratzeko hauteskundeak izan balira



Dollyk irabaziko zukeela.Argazkian ikusten duzun ardiak Dolly du izena eta eskoziarra da.



krabelinak



Guk 6.D-ko ikasleak, krabelin batzuk hartu genituen.
Tinte urdina, horia eta gorria erosi genuen, ondoren krabelinak tintetan sartu genituen.
Egun batzuk itxaron eta gero, hodi zirkularrak urdinez, horiz eta gorriz koloreztatuak zeuden. Hau da ura eta gatz mineralak garraiatzen dituen hodi zirkularrak, tintearen kolorea hartu zuten.
HELBURUA:
Landarearen barruan hodi zirkularrak daudela egiaztatzea.



MATERIALA:
-Krabelinak
-Ura
-Probetak
-Kolorante jangarria
PROZEDURA:
1-Krabelinak hartu eta tinte urdinean sartu genituen.
2-Beste krabelin batzuk tinte horian sartu genituen.
3-Azkenik, krabelin bati zurtoina erditik moztu genion, zati bakoitza tinte ezberdinetan sartuz
( gorria eta horia).
ONDORIOAK:
Krabelinak tinte ezberdinetan sartzerakoan, kolorea aldatu eta tintearen kolorea hartu zuten.
Horrekin baieztatu dugu zurtoinaren barruan hodi zirkularrak daudela eta hauek ura eta gatz minerala garraiatu eta banatzen dutela.
GURE HELBURUA LORTU GENUEN!!!!

Maialen eta Samy